Aldaketa dago Altxa Burua Oriok antolatutako saioen hurrenkeran

Onintza Lete Arrieta 2024ko api. 18a, 08:30
Pertsona bat sakelako telefonoarekin.

Gurasoentzako antolatutako formakuntza saioko gaurko eta asteleheneko saioak trukatu egin dituzte, eta hala, gaur Sare sozialen arriskuak eta erabilera izeneko saioa eskainiko dute, eta astelehenean, berriz, Osasun mentalean barrena izeneko saioa.

Aldaketa txiki bat egin dute Altxa Burua Oriok gurasoentzat antolatutako formakuntza saioetan. Izan ere, trukatu egin dituzte gaurko eta asteleheneko saioak, eta hala, gaur Sare sozialen arriskuak eta erabilera izeneko solasaldia eskainiko dute, eta astelehenean, berriz, Osasun mentalean barrena izenekoa.

Gaurko hitzordua Kultur Etxean izango da, eta astelehenekoa, berriz, Orioko Herri Ikastolako areto nagusian.

Oraindik izena eman ez baina formazio saioetan parte hartzeko interesa duenak horretarako aukera duela jakinarazi dute antolatzaileek, ez baita derrigorrezkoa lau saioetan parte hartzea. Izena hemen eman daiteke, eta formakuntza saioei buruzko informazio gehiago, berriz, hemen lor daiteke.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!