Karkarak 25 urte

Harria ardatz duen hitzaldia emango du Iñaki Perurenak gaur

Karkara 2014ko eka. 25a, 12:50
Harri eta herri. Gabriel Aresti olerkariak 1964an argitaratu zuen poesia liburuaren titulua. Baita, gaur, arratsaldeko 20:00etan, Iñaki Perurenak Aiako Kultur etxen emango duen hitzaldiarena ere

Harria jaso eta jaso ibili da Perurena, plazatik plazara. 40 urte baina gehiago harria jasotzen, 40 urte baina gehiago motxila esperientziaz eta bizipenez betetzen. Bizitakoak eta sentitutakoak kontatuko ditu Perurenak gaur Aian; harriak eman diona, eta oro har, euskaldunoi, eman diguna. 

Harria izango du ardatz hitzaldiak. Harriari ikuspuntu eta ikuspegi ezberdinetatik begiratuko dio Perurenak, berarentzat harria lehio bat bezala izan baita, baita kabia ere. Lehiotik mundua ikusi du, eta, aldi berean, babesa eman dio.

Horren guztiaren inguruan arituko da gaur, arratsaldeko 20:00etan, Aiako kultur Etxean.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!