Urolako Komunikazio Taldeak (UKTk) GUKA argazki lehiaketa jarri du martxan . Atal berezi honetan bilduko ditu komunikazio taldeak lehiaketaren gaineko xehetasun guztiak. Animatu, eta parte hartu!
GUKA argazki lehiaketan parte hartzeko azken egunak

Aia Orio

Astebururako eguraldi ederra iragarri dute, eta aukera paregabea izan daiteke eskualdean planak egiteko. Urolako Komunikazio Taldeak antolatu duen udako GUKA argazki lehiaketa irailaren 10ean amaituko da, eta azken egunak dituzu eskualdeko txokoetan argazkiak ateratzeko. Animatu, sari bikainak irabaz baititzakezu!