EITBk eta Tokikom tokiko komunikabideen sareak Saretzen proiektua jarri zuten abian iaz, elkarrekin datu kazetaritza jorratu eta datuok modu bateratuan kudeatu eta ustiatzeko. Egitasmoaren helburua da datu kazetaritza elkarrekin eta elkarlanean lantzea. Aurreneko elkarlana demografiaren ingurukoa izan zen eta, bigarrena, berriz, immigrazioari buruzkoa.
Ia hamazazpi urte daramatza Orion Gorgui Sarr senegaldarrak, eta gerora etorri dira Bineta Sarr emaztea eta seme-alabak Senegaldik. Herri lasaia da eta gustura bizi dira bertan. Ostalaritza munduan egiten dute lan biek.