Joan den asteburuko irainak salatzeko argazki jendetsua egingo dute larunbatean

Mireia Galarza Bastida api 26, 12:00 Aia Orio

Joan den larunbatean Zarautz Kirol Elkarteko Futbol atalak "publikoki gogor" salatu zuen Eskola Kiroleko haurren plaieroetan epaile adingabeek jokalarien guraso batzuengandik entzun behar izaten dituzten irainak. Eskola Kiroleko Mahaia osatzen duten eragileek gaitzetsi egin dituzte erasoak, eta argazki erraldoia deitu dute biharko Zarauzko Gurutze Gorriaren parean, 11:30ean. 

Talai Mendi elkarteak irteera antolatu du Gorbeiara

Julene Sorarrain api 25, 09:00

Irteera apirilaren 28an izango da. Goizeko 7:00etan geltokitik irtengo dira eta sei orduko txangoa izango dela aurreikusi dute. Izena emateko epea gaur amaituko da, Iturain estankoan.