Euskaraz bizi-bizi

Euskaraz bizi nahi dutenentzat bigarren saioa antolatu du Orioko Udalak

Gozategi Argentina Tour 2013 2013ko eka. 4a, 15:24
Salatxo aretoan izango da, ekainaren 5ean, asteazkenarekin, 18:30ean hasita

Asteazken honetan, ekainaren 5ean, izango da euskaraz bizi nahi duten elkarte eta norbanakoei zuzendutako bigarren eta azken prestakuntza-saioa, Orioko Udalak Euskaraz bizi-bizi egitasmoaren barruan antolatu duena.

Joan den maiatzaren 29an egin zen aurrenekoa eta 30 gora lagunek hartu zuten parte eta Udalak jendearen erantzunaren oso balorazio positiboa egin du. Bigarren saiorako bai aurrekoan parte hartu zuten guztiak eta bai  hartan parte hartu ezin izan zutenak gonbidatu nahi izan ditu Udalak.

Saioa Salatxo aretoan izango da, 18:30ean hasita, eta irekia da gaiarekin interesa duten guztientzat.

Prestakuntza-saioaren helburua honako hau da Orioko Udalak bere prentsa oharrean esandakoaren arabera: arnasguneetako biztanleei –oriotarrei, kasu honetan– ikusaraztea nolako garrantzia duen bakoitzak euskara erabiltzearen alde egunero erakusten duen jarrerak, eta ulertaraztea herritar bakoitzak egunero egiten dituen aukera kontzienteen araberakoa izango dela euskararen etorkizuna. Hiztun kontzienteak sortzea da euskalgintzak gaur egun duen erronka nagusia eta horretarako tresnak ematea da prestakuntza-saioaren bidez Udalak lortu nahi duena.

Erlazionatuak

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!