Lertxundi, Unanue eta Lizaso, 'Gure Doinuak' programaren estreinako saioan

  kultura  Aia Orio

Lertxundi, Unanue eta Lizaso, 'Gure Doinuak' programaren estreinako saioan

Atzo abiatu zen  ETB1eko programa berria. Orioko musikariak izan ziren, besteak beste, Onintza Enbeitak gidatzen duen saio berriko protagonistak. Euskal Herrian barrena belaunaldiz belaunaldi gorde diren abestien bila arituko da Enbeita. Orioko musika ondarea izan zen nagusiki hizpide bart emititutako programan.

Orioko balea jendearen bistan egongo da aurrerantzean, dunetako eremuan

  kultura  Orio

Orioko balea jendearen bistan egongo da aurrerantzean, dunetako eremuan

Orioko balea uretan ibili da gaur berriro.

180 haurrek parte hartuko dute Erregetako Kabalgatako danborradan

  kultura  Orio

180 haurrek parte hartuko dute Erregetako Kabalgatako danborradan

Gurasoen parte hartzea ez da haurrena bezain arrakastatsua izan, boluntario lana egiteko 40 gurasok bakarrik eman baitute izena. Hori dela eta, antolaketa lanetan parte hartzera deitu dituzte herritarrak antolatzaileek.

Ibai Marin: "Publikoarengan emozioak sortzea da musikarion helburua"

  kultura  Orio

Ibai Marin: "Publikoarengan emozioak sortzea da musikarion helburua"

Azaroan aurkeztu du Ibai Marinek ‘Bidean naiz’ bakarkako lehen diskoa, eta horren harira, Hira taldeko buru izan zenak bere musikak izan duen bilakaera izan du hizpide.

'Lana festa bihurtuz' disko-liburua aurkeztuko du Anjel Larrañagak Aristerrazun

  kultura  Aia

'Lana festa bihurtuz' disko-liburua aurkeztuko du Anjel Larrañagak Aristerrazun

Igande arratsaldean izango da aurkezpena, eta ondoren emanaldia eskainiko du Anjel Larrañagak Aristerrazun.

Erregeen Kabalgatarako guraso boluntarioak behar dituzte

  kultura  Orio

Erregeen Kabalgatarako guraso boluntarioak behar dituzte

Erregeen Kabalgatako danborradarako ehun umek baino gehiagok izena eman badute ere, kabalgatako antolaketa lanetarako gurasoak behar dituzte. Hori dela-eta, kabalgatako lantaldeak boluntario gisa parte hartzera animatu ditu herriko gurasoak.

Danbolin Musika Eskolako ikasleek Santa Zezilia eguna ospatuko dute

  kultura  Orio

Danbolin Musika Eskolako ikasleek Santa Zezilia eguna ospatuko dute

Azaroaren 22an, ostegunean, musikarien eguna ospatzeko kalejiran irtengo dira Danbolin Musika Eskolako ikasleak.

Jai giroan ospatu dituzte San Roman Jaiak Altzolan

  kultura  Aia

Igandean San Roman Jaiak ospatu zituzten Aiako Altzola auzoan, eta jendetza bildu zen egunean zehar antolatu zituzten hainbat ekimenetan.


 

»» Ikusi argazki guztiak (7)

Salatxoren kontzertua datorren larunbatean, abesbatzaren 25.urteurrena ospatzeko

  kultura  Orio

Salatxoren kontzertua datorren larunbatean, abesbatzaren 25.urteurrena ospatzeko

Aurtengo Santa Zezilia eguna, azaroaren 22a, berez dena baino egun seinalatuagoa izango da Orioko Salatxo abesbatzako kideentzat: koruak 25 urte beteko ditu egun horretan bertan. Urteurrena ospatzeko, kontzertu berezia emango dute hilaren 24an, larunbatarekin, Karela kiroldegian.

Benito Lertxundi elkarrizketatu dute Euskadi Irratiko `Arratsean´saioan

  kultura  Orio

Benito Lertxundi elkarrizketatu dute Euskadi Irratiko `Arratsean´saioan

Arantxa Iturbek 45 minututik gorako elkarrizketa mamitsua egin dio aste honetan Benitori.

Gozategik `Chiquitaco can tac´ abestiaren bideoklipa argitaratu du

  kultura  Orio

Gozategi musika taldeak aurten argitaratu du `G puntua´disko berria. Abesti bilduma horri hasiera ematen dion kantua da `Chiquitaco can tac´, eta astelehen honetan aurkeztu dute haren bideoklipa sarean.

Aitor Sarasua hil da

  kultura  Orio

Aitor Sarasua hil da

Urte askoan erasan dion gaitz baten ondorioz hil da, Itsasun (Lapurdi). Hamaika eratan jardun zuen bertsozale mugimenduan. Larunbatean ehortziko dute, 11:00etan, Itsasuko elizan.

Gaztaina-jana egingo dute larunbatean Anibarko Portuan

  kultura  Orio

Gaztaina-jana egingo dute larunbatean Anibarko Portuan

Larunbatean Anibarko Portura gerturatzen direnek, gaztaina erreak eta sagardoa dastatzeko aukera izango dute.

Maputxeen hizkuntza biziberritzeari buruzko dokumentala eta solasaldia izango dira ostegunean

  kultura  Orio

Garabide elkarteak eta Udalak antolatu dute Mai da bai filmaren proiekzioa elkarlanean, aurten berritu duten hitzarmenaren baitan. Saioa ostegun honetan izango da, azaroak 15, 19:00etan hasita, Salatxo aretoan.

Olatz Zugasti `Eugeniren txokoa´ bideoblogean elkarrizketatu dute

  kultura  Orio

Azaroaren 4an argitaratu zuten elkarrizketa Youtube-ko Eugeniren txokoa erabiltzailearen kontuan. Beste hainbat artistei egindako elkarrizketak ere aurki daitezke bertan.