api 26, 12:00 Aia Orio
Joan den larunbatean Zarautz Kirol Elkarteko Futbol atalak "publikoki gogor" salatu zuen Eskola Kiroleko haurren plaieroetan epaile adingabeek jokalarien guraso batzuengandik entzun behar izaten dituzten irainak. Eskola Kiroleko Mahaia osatzen duten eragileek gaitzetsi egin dituzte erasoak, eta argazki erraldoia deitu dute biharko Zarauzko Gurutze Gorriaren parean, 11:30ean.
api 26, 09:00 Orio
Erregional mailako mutilen taldeak etxean jokatuko du partida larunbat arratsaldean, Axular taldearen aurka. Erregional mailako emakumezkoen taldeak, berriz, Intxaurdi izango du aurkari etxetik kanpo jokatuko duen partidan.