AZTIk aurreikusi du 2019ko antxoaren kanpaina ona izango dela

  gizartea  Orio

AZTIk aurreikusi du 2019ko antxoaren kanpaina ona izango dela

AZTIk antxoaren biomasa neurtu du Bizkaiko Golkoan, eta 490.000 tona antxoa gazte daudela ondorioztatu du, Juvena 2018 kanpaina zientifikoaren bidez.

Maddi Ibarbia: “Sormena trebatzeko sormen-prozesuan garuneko zein eremu aktibatzen den jakin behar da”

  gizartea  Orio

Zientzialari (105) Maddi Ibarbia: “Sormena trebatzeko sormen-prozesuan garuneko zein eremu aktibatzen den jakin behar da” from Kultura Zientifikoko Katedra on Vimeo.

Zientzia Kaiera webgunean Maddi Ibarbia oriotarra elkarrizketatu dute. Ikertzailea doktoretza tesia prestatzen ari da Donostiako Basque Center for Brain and Language zentroan, eta sormen-prozesuetan garunean gertatzen dena zehatzago ezagutzeko elkarrizketa egin diote.  

Azaroaren 30ean amaituko da Enpresa Euskaraz Handitzen ekimenean izena emateko epea

  gizartea  Aia Orio

Azaroaren 30ean amaituko da Enpresa Euskaraz Handitzen ekimenean izena emateko epea

Parte hartu nahi duten enpresek izena eman behar dute, udal elkartearen webgunean dagoen formulario erraz bat betez edo helbide honetara mezu elektroniko bat bidaliz: handitzen@urolakosta.eus.

Luizi handia izan da Bentako bidean eta itxita dago errepidea

  gizartea  Orio

Luizi handia izan da Bentako bidean eta itxita dago errepidea

Asteleheneko euriteak luizi handia eragin du Bentako bidean eta errepidea kaltetuta geratu da. Inguruko etxe eta baserrietan bizi direnek erabili dezakete bidea, baina gainontzekoek, ez.

Hondakin organikoaren edukiontziak ikuskatzeko kanpaina hasi dute gaur Orion

  gizartea  Orio

Hondakin organikoaren edukiontziak ikuskatzeko kanpaina hasi dute gaur Orion

Urola Kostako Udal Elkarteko hezitzaileak hondakin organikoaren edukiontziak ikuskatuko dituzte datozen egunetan

Sanikolasetako babarrun janean parte hartzeko txartelak salgai daude Gabon tabernan

  gizartea  Orio

Sanikolasetako babarrun janean parte hartzeko txartelak salgai daude Gabon tabernan

Menu arrunta 12 euro kostako da, eta menu beganoa 10 euro; horrez gain, 12 urtetik beherakoek 5 euro ordaindu beharko dute. Txartelak eskuratzeko azken eguna abenduaren 2a izango da, igandea.

'Indarkeria matxistarik ez' lelopean elkarretaratzea egin zuten ostiralean Orion

  gizartea  Orio

'Indarkeria matxistarik ez' lelopean elkarretaratzea egin zuten ostiralean Orion

Igandean Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Eguna izan zen, eta Xaltxerak talde feministak deituta elkarretaratzea egin zuten ostiral arratsaldean Orioko Herriko Plazan.

Oposizio bidezko lehiaketa amaituta, garbitzaile lanpostua nork beteko duen jakinarazi du Orioko Udalak

  gizartea  Orio

Oposizio bidezko lehiaketa amaituta, garbitzaile lanpostua nork beteko duen jakinarazi du Orioko Udalak

Orioko Udalak garbiltzaile-lanpostu bat betetzeko egindako lehiaketa-oposizioko fase guztiak amaitu ondoren, epaimahai kalifikatzaileak azken emaitzaren berri eman du

Hainbat ekimen antolatu dituzte Aian Euskaraldiaren barruan

  gizartea  Aia

Hainbat ekimen antolatu dituzte Aian Euskaraldiaren barruan

Aian ere Euskaraldian murgilduta daude, eta hainbat ekimen antolatu dituzte astebururako. 

Orioko Zaragueta Herri Eskolan " Tratu ona, guztiona" ekimena burutu dute

Erabiltzailearen aurpegia   gizartea

Orioko Zaragueta Herri Eskolan " Tratu ona, guztiona" ekimena burutu dute

TRATU ONA, GUZTIONAT Emakumearen aurkako indarkeria salatzeko eguna izan da azaroaren 25a. Horregatik, aurreko aste osoan zehar gaia aztertzen aritu dira Orioko Zaragueta Herri Eskolako ikasle eta irakasleak. “TRATU ONA, GUZTIONA” leloa aukeratu da horretarako, eta jarduera desberdinak burutu zituzten pasa den astean zehar.

 

1.401 oriotarrek eman dute izena Euskaraldian

  gizartea  Orio

1.401 oriotarrek eman dute izena Euskaraldian

Ostiralean hasi zen Euskaraldia, eta dagoeneko 1.401 oriotarrek eman dute izena parte hartzeko.

Irudietan: DispertsiOff jaialdiko bertso bazkaria

  gizartea  Orio

Dispertsioaren aurkako jaialdian murgildurik dabiltza hainbat oriotar. Mahaiaren bueltan 70 lagun inguru elkartu dira, eta babarrunak, saiheskia edo seitana jateko aukera izan dute bertaratutakoek.

»» Ikusi argazki guztiak (18)

Auzotarrekin bilerak egingo ditu Aiako Udalak datorren astean, beren ekarpenak jasotzeko

  gizartea  Aia

Auzotarrekin bilerak egingo ditu Aiako Udalak datorren astean, beren ekarpenak jasotzeko

Aiako Udaletik azaldu dute, hitzordu horien helburua dela herriko auzoetako eskariak eta iradokizunak entzun, eta Udalak esku artean dituen egitasmoen berri ematea. Udaleko ordezkaritza ondorengo auzoetara joango da:

Hasi da Euskaraldia

  gizartea  Orio

Hasi da Euskaraldia

Gaur eman zaio hasiera Euskaraldiari. Hurrengo hamaika egunak herritar guztiontzat gozatzeko egunak izatea nahi du Oriko lantaldeak. Herritarrok harrera ezin hobea egin diogu Euskaraldiak planteatzen duen ariketa sozialari eta orain, gaurtik hasita, ekiteko garaia da.

Tratu ona sustatzen ari dira eskoletan, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren harira

  gizartea  Orio

Tratu ona sustatzen ari dira eskoletan, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren harira

Azaroaren 25ean izaten da Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna eta, hori dela-eta, aurreko urteetan bezala, batera landu dute gaia herriko bi eskolek eta Udalak, Zarauzko Berritzeguneak koordinatuta, eskualdeko hezkidetza-foroaren barruan.